2012-11-05

Gatz gazia


Gatz gehiegi kontsumitzea, osasun arazo askoren jatorria da. Ez bakarrik, gaixotasun kardiobaskularren jatorria, baizik eta osteoporosia edo urdaileko minbizia. Espainiako bihotz erakundeak (FEC) esan duenaren arabera, gatz kontsumoa erdira gutxitzea, erretzeari uztea bezalako onurak dute.

Orain dela 10 urte baino gehiago, Munduko Osasun Organizazioak (FEC) 6 gramotan jarri zuen gatz kopuruaren eguneroko muga. Munduan media hori hautsita dago media 10-12 gramotan jartzen delako. Kopuru honen %80, aurretiaz prestatutako elikagaiak eta produktu enbasatuek osatzen dute.






Gosaldu ala ez gosaldu?

Badaude pertsona batzuk, argaltzeko gosaldu egiten ez dutenak horrela pisu gutxiago izango dutela ustez. Erresuma batuko "Londreseko Imperial College" Tony Goldstone inbestigatzaileak zuzendutako zientzilari batzuek, gosaltzen ez badugu, ordu batzuk geroago gure burbuinak kaloria gehiago duten elikagaia jateko gogo handiagoa duela  frogatu dute.

Loditasunaren aurkako jolas didadktikoak


Osasuna, osasuna eta osasuna... baina nola lortu gure seme-alabek ohitura onak har ditzaten inolako errieta ezta arazorik gabe? Sarean ikusi berri dudan joko hau interesgarria eta motibagarria izan daiteke, gure txikiek osasuntsu has daitezen.
Jokoan, 8 kasu desberdin planteatzen dira, guztiak oihutara txarrak dituztenak. Cole adibidez, 10 urteko gazte bat da eta bere dietan, janari arinak ohikoak dira. Hau zuzentzeko, umeak kasu aztertu beharko du eta dagokion dieta osasuntsuagoa jarri bitartean beste elikagai batzuen  onurak eta desabantailak ikusiz.






2012-10-29

Elikagai transgenikoak

Zer dira elikagai transgenikoak?

Elikagai transgenikoak, genetikoki organismo baten aldaketari deitzen zaio, hau da, organismo bizi bat artifizialki eratua, geneak manipulatuz. Ingeniaritza genetika teknikak nahiko konplexuak dira, izaki bizidun baten ( birus, landare, animalia edo izakiak) gene jakin bat isolatzean datza, beste izaki bizidun baten sartzeko.
Ohiko teknikekin alderatuz gero, teknika berri hauek izaki bizidun berriak, naturan existitu izan ez direnak, sortzeko gai dira, ekosistemak arriskuan jarriz, izan ere, kutsadura genetikoak biosistemak kaltetzen ditu.

2012-10-22

Edozein toki ortua egoki!


            Elikadura on bat izateko, aurretiaz elikagai onak bilatu behar dira. Argi dago, ortuariak elikagaia bikainak direla, kalori gutxi eta pila bat mantenugai dutenak. Gaur egun, supermerkatu guztietan aurkitu daitezke baina ez al da hobea bakoitzak bere ortuariak produzitzea? Naturaltasuna frogatuta egongo da eta nekeak bere fruituak emango dituela ikusiko dugu inoiz hobeto esanda.

2012-10-15

Hipertentsioa eta loditasuna




Gaurko honetan, aho guztietan dabilen hipertentsio terminoa definituko dugu, loditasunarekin duen erlazioa aipatuz. 

Hipertentsioa, izatez, presioa altua izatean datza. Gaixotasun kronikoa da, non tentsio arteriala igotzen den balore normaletik gora. Mundu osoan zabalduta dagoen gaixotasun bat da bihotzari kalte egiten diona. Blog honetako aurreko ataletan behin eta berriz idatzi dudan moduan, ohitura desegokiak gaixotasunak sortzen dituzte, eta honen eragileetako bat ere ohitura desegokiak dira, hala nola, sedentarismoa eta dieta desegokiak. 


2012-10-08

Kirol hezkuntza

Harrigarria bada ere, 2012. urtean lehen hezkuntzako ikasleek 40  eskola orduetatik soilik 2 Soin Hezkuntzakoak dituzte. Kalkuluak eginez gero, eskola orduen %5a baino dira kirolaren inguruko hezkuntzakoak. Ez al da gaur egungo arazoetako bat kirol eskasia? ez al da gaur egungo loditasun tasa handien eragile bat kirol egiteko ohitura eza? Ez al da Soin Hezkuntza garrantzitsua?


Gazteenen elikadura

Oraingo honetan, gazteenen elikadura apropos bat eskainiko dizuet, Mario Perez Butragueño, gastroenterologia peditrikoan adituak eginikoa.

1 hiletik 4 hilera
     Amagandiko edoskitzea (kantitateak)
  • 2ª-3ª asteak:   80 - 100 ml/toma (7 - 8 toma) 
  • 4ª astea: 100 - 120 ml/toma (7 - 8 tomas) 
  •  2º hilea: 120 - 150 ml/toma (7 toma) 
  •  3º hilea: 150 - 180 ml/toma (6 toma) 
  •  4º hilea: 180 - 210 ml/toma (5 toma) 
  •  > 4 hilea: 210 - 250 ml/toma (4 toma)

2012-09-17

Mc kultura


Gaur egun, umeen loditasunaren inguruko estatistika bat hartzen badugu, gazteen ehuneko handi bat lodiak direla ikusiko genuke.Orain dela 15 urte, Espainiako gazteen %5 bat lodiak baziren, gaur egun proportzio hau %16koa da. Gauzak horrela, loditasun hau zerbait txarto doanaren seinale da. Alde atetik, janari arineko jatetxeek, euren eskaintzak umeen ingurura zabalduta dute jada. Horren adibide dugu, Mc Donals jatetxeak, menu espezialak izatea zeintzuetan ume txikientzako jostailuak ematen diren. Horrela, aldi berean, umeek inguru horretara eta bezero berriak erakartzen dituzte.
 

Loditasuna munduan



Hurrengo argazkian ikusi dezakegun moduan, loditasuna kontuan hartzeko arazo bat da, Estatu batuetan adibidez, 100 biztanletik 31, lodiak dira.









Irudiaren iturria:

Osasuntsu jaten ikasten...

Gaur egungo gizarteak dituen arazoetariko bat loditasuna den heinean, aipatutako gaixotasun hau ekiditen saiatu behar gara, abiapuntu, umeen hezkuntza izanez. Baina nola egin hori? Hurrengo bideo honetan, Eduardoren egoera agertzen da. Eduardo, bere emaztearekin banandu zenetik, denbora gutxiago pasatzen du bere alabarekin. Gauzak horrela, ez daki nola zuzendu bere alabaren dieta, izan ere, fruta eta ortuariak jatera ez dago ohituta eta hauek jateko esatean, haserretu eta ez duela inolaz ere jango esaten du. Eduardok, ez du autoritatearen bidea hartu nahi, ez duelako nahi bere alabarekin pasatzen duen denbora gutxia haserretu igarotzea.