2012-10-29

Elikagai transgenikoak

Zer dira elikagai transgenikoak?

Elikagai transgenikoak, genetikoki organismo baten aldaketari deitzen zaio, hau da, organismo bizi bat artifizialki eratua, geneak manipulatuz. Ingeniaritza genetika teknikak nahiko konplexuak dira, izaki bizidun baten ( birus, landare, animalia edo izakiak) gene jakin bat isolatzean datza, beste izaki bizidun baten sartzeko.
Ohiko teknikekin alderatuz gero, teknika berri hauek izaki bizidun berriak, naturan existitu izan ez direnak, sortzeko gai dira, ekosistemak arriskuan jarriz, izan ere, kutsadura genetikoak biosistemak kaltetzen ditu.

Zeintzuk dira transgenikoen desabantailak?

Transgenikoen erabilerak, elikaduran, pertsonetan ekosistemetan eta baita ere ekonomian desabantailak dituzte.
Alde batetik, elikagai transgenikoek adibidez, alergia berriak eta intolerantziak eragin dezakete zenbait pertsonetan. Gainera, elikgaia hauen luzerako eraginak oraindik ez dira aztertu izan.
Beste alde batetik, landare transgenikoak erresistenteagoak direnez, erabiltzen dire pestizidak ere potenteagoak dira ekosistema guztia ondatuz. Gainera, pestizida hauek lurrera doaz eta hemetik ibai eta iturburuetara gure osasuna ondatuz.
Ekonomiari dagokionez, transgenikoak antzuak dira, beraz urtero urtero hazi berriak lortu behar dira. Horrela, nekazariek transgenikoen enpresen aldeko menpekotasun bat dute.

Zeintzuk dira transgenikoen abantailak?

Transgenikoak, nahiz eta desbantailak ugariak izan, badute abantailak ere.
Alde batetik, nekazariak nahiz eta urtero haziak berriztatu behar, hazi transgenikoak emankorragoak dira nekazarien onurarako. Gainera, herbizida askoren aurka babestuta daude, baita, plaga batzuen aurka ere.
Beste alde batetik, Transgenikoak plaga batzuen aurkako babesa ere dute. Honela, ez dago zertan landara hauei plagen aurkako lurrarentzat toxikoak izaten diren produkturik bota behar, lurraren onurarako.

Zer egin transgenikoak ordezkatzeko?

Abantaila handiak dituen arren, elikagai transgenikoak jatea luzera oraindik ez dakigu zer nolako desabantailak izan dezakeen. Horregatik, hauen erabilera murriztu egin beharko litzateke, hauek ondo aztertu arte. Ideia ona izango litzateke, produktu ekologikoak jatea gure osasuna guztiz segurua izan dadin. Honetarako Greenpeacek , transgenikoen garapenaren aurka dagoen erakundea, egindako produktu transgenikoak edo ekologikoak erabiltzen duten enpresen lista bat kontsultatsea ondo etorriko zaigu.
Hala ere, produkzio hobeak eta erresistenteagoak sortzeko zerbait bururatzen zaizue? Zuen ideietara irekita gaude!


No hay comentarios:

Publicar un comentario