Gaurko honetan, aho guztietan
dabilen hipertentsio terminoa definituko dugu, loditasunarekin duen erlazioa
aipatuz.
Hipertentsioa, izatez, presioa
altua izatean datza. Gaixotasun kronikoa da, non tentsio arteriala igotzen den
balore normaletik gora. Mundu osoan zabalduta dagoen gaixotasun bat da
bihotzari kalte egiten diona. Blog honetako aurreko ataletan behin eta berriz
idatzi dudan moduan, ohitura desegokiak gaixotasunak sortzen dituzte, eta honen
eragileetako bat ere ohitura desegokiak dira, hala nola, sedentarismoa eta
dieta desegokiak.
Gaixotasun honek isilean kalte
egiten du, bai sistema arterialean baita sistema kardiobaskularrean ere,zirkulazio aparatu osoa gutxi- gutxika okertzen.
140/90mmHg-eko tentsio
handiago duten pertsonek, hipertentsioa sufritzen dutela esan dezakegu. Hala
ere, 130/80mmHg-139/89mmHg bitartean dauden pertsonek, gaixotasuna
jasateko arriskuan daude, beraz, pertsona hauek ere kontuz ibili behar dira.
Pisuaren igoera, zuzenki
proportzionala da loditasunarekin. Aldi berean, loditasunak hipertentsioa
jasateko probabilitatea hirukoiztu egiten du. 10 kilogramo loditzeak, presio
maximoan 3 mmHg igotzea eragiten du eta aldi berean 2.3mmHg presio minimoan.
Eragileen artean hauexek daude:
- Adina: arteriosklerosia.
- Gatzaren gehiegizko kontsumoa.
- Bizimodu sedentarioa edo geldikorra.
- Estresa.
- Tabakismoa.
- Alkoholismoa.
- Loditasuna.
- Diabetea.
- Eragile genetikoak.
- >55 urte (gizonetan) / >65 urte (emakumeetan)
Hipertentsioak ez du inolako
sintomarik. Kasu batzuetan zefalea agertzen da, baina hau oso inespezifikoa da.
Gehienetan konplikazioak izaten dira bere diagnostikorako giltzarria.
Horregatik, adin batetik aurrera hipertentsioa kontrolatu egin behar da
konplikazio hauek agertu aurretik.
Horrela bada, hipertentsioa beste
gaixotasun larri batzuen eragilea da: Kardiopatia iskemiakoa, istripu
zerebrobaskularrak edo giltzurrun-gutxiegitasuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario