1 hiletik 4 hilera
Amagandiko edoskitzea (kantitateak)
- 2ª-3ª asteak: 80 - 100 ml/toma (7 - 8 toma)
- 4ª astea: 100 - 120 ml/toma (7 - 8 tomas)
- 2º hilea: 120 - 150 ml/toma (7 toma)
- 3º hilea: 150 - 180 ml/toma (6 toma)
- 4º hilea: 180 - 210 ml/toma (5 toma)
- > 4 hilea: 210 - 250 ml/toma (4 toma)
4 eta 5. hileak:
Momentu
honetatik aurrera, esneaz aparte gutxi-gutxika elikagai desberdin batzuk
sartzen joango gara beti ere, kantitate txikietan eta 7-10 eguneko tartea
utzita ager litezkeen intolerantzia behatzeko.
Goizeko eta
gaueko biberoietan gluten gabeko bi koilarakada zereal jarri dezakegu. Arratsaldean
frutazko ahi sartu dezakegu. Horretako, platano, sagar eta madariarekin hastea
komeni da, beti ere, ondo birrinduta. Fruitu hauek, esnearekin batera edo soilik
eskaini ditzakegu.
7 eta 8.
hileak:
Umeari barazki
purea (patata, azenario, porru) ematen hasi gaitezke. Espinakak, buztankadak
eta erremolatxa saihestea komeni da. Gutxi-gutxika, pureari oiloa jartzen hasi
gaitezke, egosita edo birrinduta (hasieran 10-20 gramo eta gero 50-75 gramo).
Pare bat aste geroago, txahala jartzen hasi gaitezke.
8. hilea:
Glutendun
zereala sartu.
9. hiletik 11.
hilera:
Jogurta sartu,
hasieran naturala, gero zaporeena. Jogurt hau, askariko frutarekin bat egin
dezakegu.
Arraina ere
sartzea komeni da, gauean, eta arrotzaren gorringo egosia, purearekin batera
adibidez.
12 hile:
Egositako
arrotz osoa sartu. Ez eman 2-3 baino gehiago astero. Janari txikituak ematen
hasi gaitezke, gutxi-gutxika.
18 hile:
Egoskariak
sartzen hasi, dilistak adibidez. Hile honetatik aurrera 24.hiletik
aurrera komenigarriago bada ere, behiaren esne betea ematen hasi gaitezke.
OHARRAK:
Azukrea, gatza
eta sakarina gehiegi ematea ez da gomendagarria ezta esne kondentsatua ematea.
Guzti
hau, aholkuak dira, beraz momentu oro bakoitzaren pediatrak esandakoa bete
behar da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario