2012-10-08

Kirol hezkuntza

Harrigarria bada ere, 2012. urtean lehen hezkuntzako ikasleek 40  eskola orduetatik soilik 2 Soin Hezkuntzakoak dituzte. Kalkuluak eginez gero, eskola orduen %5a baino dira kirolaren inguruko hezkuntzakoak. Ez al da gaur egungo arazoetako bat kirol eskasia? ez al da gaur egungo loditasun tasa handien eragile bat kirol egiteko ohitura eza? Ez al da Soin Hezkuntza garrantzitsua?



Gure gizartearen arazoetako bat loditasuna bada, hau konpontzeko biderik egokiena, goiz konpontzea izango litzateke, hau da,  gazteak direnean. Horretarako, biderik egokiena eskola izango litzateke hemen bereganatzen baitira pila bat balore eta jokamolde. Lehen esan bezala, urtean zehar kirolari zuzendutako klaseak %5a bakarrik dira eta  gazteen %  13 lodiak dira. Lodien portzentajeak gora doaz, Soin Hezkuntza eskola orduak, berriz, bere horretan mantentzen dira eta adin handiagoetan, batxilergoko bigarren maila kasu, Soin Hezkuntza asignatura ez du lekurik.

Soin Hezkuntza gainera, ez da soilik kirola egitea, hezkuntza modu bat da, kirolaren bidez adierazia. Hezkuntza honek, guztia hartzen du bere baitan, askotan bakoitzaren trebetasun pertsonalei balio handia eman beharrean, bakoitzaren saiakuntzari ematen zaio. Horrez gain, hezkuntza mota hau ez da soilik bakoitza handitzeaz arduratzen, balore sozialak, moralak eta intelektuala helarazten ditu.

Hau guztia jakinda, begi bistakoa da soin hezkuntzak duen garrantzia gaur egungo gizarte honetan.Gizarte honek dituen kirol gabezien ondorioz, eskolan heziketa fisiko orduen kopurua igo beharko litzateke, gaur egungo osasun premiekin bat datorrelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario