Gatz gehiegi kontsumitzea, osasun arazo askoren
jatorria da. Ez bakarrik, gaixotasun kardiobaskularren jatorria, baizik eta
osteoporosia edo urdaileko minbizia. Espainiako bihotz erakundeak (FEC) esan
duenaren arabera, gatz kontsumoa erdira gutxitzea, erretzeari uztea bezalako
onurak dute.
Orain dela 10 urte baino gehiago, Munduko Osasun
Organizazioak (FEC) 6 gramotan jarri zuen gatz kopuruaren eguneroko muga.
Munduan media hori hautsita dago media 10-12 gramotan jartzen delako. Kopuru
honen %80, aurretiaz prestatutako elikagaiak eta produktu enbasatuek osatzen
dute.
Lehen gatza, kontserbarako erabiltzen zen, izan ere,
gatzetan murgildutako sustantziak denbora gehiago behar dute elikagai hauek
kalte daitezen. Are gehiago, denboran atzerago bagoaz, gatza moneta bezalako
zen, ordaintzeko erabili izan delako, hurarekin lehen esan bezala elikagaiak
mantentzen zirelako eta garai horietan hori beharrezkoa zen. Gaur egunean
berriz, Pilar Mazonen ustez, Konpostelako Santiago ospitaleko kardiologoa,
gatza ez da premiazkoa atontzeko bakarrik erabiltzen dugulako.
Gatza, gure organismoak mugitzen dituen likidoak
retenitzen laguntze du. Honela, presio arterialak gora egiten du hipertentsioa
sortzeko aukerak handituz. Datuen arabera, hipertentsioa, burmuinean
ematen diren arazoen %62aren eragilea da eta bihotzean ematen diren
arazoen %42a.
The
New England Journal of Medicinen argitaratutako ikerketa baten arabera, egunean
3 gramo gatz gutxiago jateak urteko arazo kardiobaskularren kopurua 60000 -
120000 artean jaistea, iktusak 32000 eta 66000 artean, bihotzekoen kasuan,
54000 eta 99000 artean jaistea eragin dezake. Horrez gain, gatz gutxiago jatea
ere osasunarentzat onuragarria izateaz gain gure ekonomiarako ona izango
litzateke 10.000 eta 24000 dolar inguru aurreztuz. Datu hauek ikusita, estatu
batzuk eskua sartu dute arazo honen aurrean. Finlandian adibidez, 70.
hamarkadatik aurrera egindako ekitaldi baten ondorioz, egunean 9tik 12gramora
bitartean jaistea lortu izan da. Ondorioz, arazo kardiobaskularren eta burmuineko
arazoen ehuneko handi bat jaitsi izan da eta bizi esperantza 5, 6 urtetan igo
da.
Azkenik,
esan beharra dugu gatz kontsumoa gutxitzea bakoitzaren esku dagoela. Hala ere,
elikagaien industriak, gatz gutxiago jarri behar diote ekoizten dituzten elikagaietan.
Azkenik, organismo publikoen laguntza ere beharrezkoa da, gatzaren aurkako iragarkiekin,
informazio zehatza...
No hay comentarios:
Publicar un comentario