Gaur egun, umeen loditasunaren
inguruko estatistika bat hartzen badugu, gazteen ehuneko handi bat lodiak
direla ikusiko genuke.Orain dela 15 urte, Espainiako gazteen %5 bat lodiak
baziren, gaur egun proportzio hau %16koa da. Gauzak horrela, loditasun hau
zerbait txarto doanaren seinale da. Alde atetik, janari arineko jatetxeek,
euren eskaintzak umeen ingurura zabalduta dute jada. Horren adibide dugu, Mc
Donals jatetxeak, menu espezialak izatea zeintzuetan ume txikientzako jostailuak
ematen diren. Horrela, aldi berean, umeek inguru horretara eta bezero berriak
erakartzen dituzte.
2012-09-17
Loditasuna munduan
Hurrengo argazkian ikusi dezakegun moduan, loditasuna kontuan hartzeko arazo bat da, Estatu batuetan adibidez, 100 biztanletik 31, lodiak dira.
Irudiaren iturria:
Osasuntsu jaten ikasten...
Gaur egungo gizarteak dituen arazoetariko bat loditasuna den heinean, aipatutako gaixotasun hau ekiditen saiatu behar gara, abiapuntu, umeen hezkuntza izanez.
Baina nola egin hori? Hurrengo bideo honetan, Eduardoren egoera agertzen da. Eduardo, bere emaztearekin banandu zenetik, denbora gutxiago pasatzen du bere alabarekin. Gauzak horrela, ez daki nola zuzendu bere alabaren dieta, izan ere, fruta eta ortuariak jatera ez dago ohituta eta hauek jateko esatean, haserretu eta ez duela inolaz ere jango esaten du. Eduardok, ez du autoritatearen bidea hartu nahi, ez duelako nahi bere alabarekin pasatzen duen denbora gutxia haserretu igarotzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)